ONGI ETORRIAK!

Kaixo danori!
Ongi etorriak ikasleen topagune honetara; asmoa berriak, zuen bideoak eta argazkiak eskegitzea da; holan gure dozuenean ikusi zaitezkete eta urteak pasata ikusiko dozue zelako eboluzioa euki dozuen. Gainera gurasoei eta lagunei erakutsi ahal diezu!
Enjoy!

2012/12/17

Kaixo danori!Gutxi barru Gabonak izango dira : familia artean egoteko momentuak, oporrak, Olentzeroa, Erregeak, Urte berria,... Eta guk be ospatuko dugu kanta politekin . Hona hemen aste honetan egingo diren kontzertuak , animatu zaitezte ikustera :

- Martitzena 18 Bermeon :  arratsaldeko 7:30etan Santa Eufemia Eleizan Gabonetako Kontzertua egingo da , bertan txeloen taldea ikusteko aukera izango duzue .

- Eguaztena 19 Mungian : hiruhilabetea amaitzeko kontzertu ezberdinak ospatuko dira Mugire Txokoan eta Zaharren egoitzan ; bertan txeloak joko dute talde ezberdinetan ala bakarlari moduan . Aipatu beharra dago aurtengo txelista berrien lehenengo kontzertua izango dela , beraz Kattalin , Maialen eta Unax txeloa jotzen ikusteko aukera izango dugu .

Interesgarria dana ezta?Animatu eta gozatu!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario