ONGI ETORRIAK!

Kaixo danori!
Ongi etorriak ikasleen topagune honetara; asmoa berriak, zuen bideoak eta argazkiak eskegitzea da; holan gure dozuenean ikusi zaitezkete eta urteak pasata ikusiko dozue zelako eboluzioa euki dozuen. Gainera gurasoei eta lagunei erakutsi ahal diezu!
Enjoy!

2013/03/11

Aste Santurako gitxi falta da , eta hori baino leheno trimestre amaierako kontzertuak iristen dira !

Bermeon , bihar Kamara kontzertua dago arratsaldeko 7.15htan . Oraingoan txelo guztiak batera ikusteko aukera izango dogu , 8 urtetik berrogeita .. ejemejem :) Musikak ez deko limiterik eta hori da politena , ezta? Gainera "nagusiek" kanta bat joko dute haiek bakarrik  Jabik soloa egiten duelarik.

Mungian , 15ean Olalden kontzertu handia egongo da eta bertan Nora abesten ikusteko aukera eukiko dozue , biolontxeloa primeran jotzen du beraz imagineu zelan abestuko duen... Mikel eta Keman egongo dira ere bai haien taldearekin , eta pena ez dela leku gehiagorik egon bestela bertan egongo ziren " txelitoak" nibela igotzen :)
Azkenik , minikontzertu bat egingo dugu Otsailak 21 aurtengo txelo berriekin , oraingoan Unaxek , Maialaenek eta Kattalinek kanta bat  joko dute haiek bakarrik biolontxelo berriekin ... Interesgarria ezta ? Haiei laguntzen Esti , Kerman eta Mikel egongo dira.

Animatu zaitezte !

2013/03/08

Gaur Martxoak 8 Emakumeen askapenerako nazioarteko eguna da .

Holako egunean omenaldi txikia egin nahi diot  Jaquelin Dupréri , aparteko txelista oso langilea , bizitza gogorrarekin eta amaiera oso tristearekin . Sentimenduz  beteriko eta indar handiko emakumea , " koktel" perfektua adierazmen bikaina lortzeko .

Uzten dizuet bideo bat . Nere gomendioa , utzi egiten ari zaretena , bolumena igo eta bakarrik entzun ; benetan hunkigarria . Nik hamar bider jarrai entzun dot eta ezin dot utzi . 



Baita  Jaquelineren bizitzaren poster txiki bat argitaratzen dizuet .

Espero zuen gustokoa izatea eta aurrera borroka feminista!