ONGI ETORRIAK!

Kaixo danori!
Ongi etorriak ikasleen topagune honetara; asmoa berriak, zuen bideoak eta argazkiak eskegitzea da; holan gure dozuenean ikusi zaitezkete eta urteak pasata ikusiko dozue zelako eboluzioa euki dozuen. Gainera gurasoei eta lagunei erakutsi ahal diezu!
Enjoy!

2015/02/19

MUSIKA-MÚSICA BADATOR!

Kaixo danori!

Badator berriro MUSIKA-MÚSICA jaialdia bere urteroko hitzordua betetzera (martxoak 6-8 asteburuan). 2015eko edizio honetan Bach eta Haendel musikari Barrokoak izango dira ardatza, hauen musikak XVIII. mendeko lehen erdiko musikaren garapena eta esanahia laburbiltzen dutelako.

Agian Barrokoa entzuteko ez da errezegia, baina txelistak bezala bai entzun behar ditugula J.S Bachek konposatutako txelo bakarrerako Suiteak, danok ezagutzen ditugunak eta zoragarriak direnak.

Hamen uzten dizkizuet nire kontzertuen gomendioak. Gogoratu aparteko musikariak entzun ahal ditugula oso diru gutxiagatik, sarrerek aretoaren arabera 6- 10 euro bakarrik balio baitdute. 

Barikuan: 

  •   13. KONTZERTUA: 19:45 tan, Bach-en 2 eta 3. Suiteak (Iagoba Fanlo)

Zapatuan:

  • 36. KONTZERTUA: Goizeko 11:00htan, Bachen 1 eta 6. Suiteak (Iagoba Fanlo)
  • 44. KONTZERTUA: Goizeko 12:45. Bachen 4. eta 5. Suiteak (Iagoba Fanlo)
  • 42. KONTZERTUA: Gaueko 10:00htan. Bachen 3 eta 4. Suiteak (ASIER POLO)
Domekan:
  • 69. KONTZERTUA: Arratsaldeko 5:30tan. Bachen 1. suitea (Pablo Ferrandez)
  • 65. KONTZERTUA: Arratsaldeko 8:30tan. Biolontxelorako eta klabezinerako Bach-en Sonatak. (Asier Polo)
Programaren linka:
http://www.musika-musica.net/2015/eu/

Anima zaitezte!!!!