ONGI ETORRIAK!

Kaixo danori!
Ongi etorriak ikasleen topagune honetara; asmoa berriak, zuen bideoak eta argazkiak eskegitzea da; holan gure dozuenean ikusi zaitezkete eta urteak pasata ikusiko dozue zelako eboluzioa euki dozuen. Gainera gurasoei eta lagunei erakutsi ahal diezu!
Enjoy!

2013/06/27

Oporrak!!

kaixo ! Zelan oporretan ?

Kurtso amaiera berezia izan da aurtengoa, kontzertu eta ilusio asko azkenengo "txanpa" honentzako baina azkenien dana galdu dot . Aste berezia , zuek kontzertuetan ta ni ospitalean, ta oin etxean "lasai lasai" egoteko errezetarekin eta pilula pilo hartzen egunero. Bizitzako sorpresak! Baina lasai ondo nago .

Pena handiena Bermeoko kontzertuagatik , danok batera berriz batzeko aukera bertan behera gelditu zan . Baina beno, hurrengo urtean egin beharko dogu , ezta ? Gainera aurtengo berriak jakitunak izango direnez taldera batuko ditugu ! Beraz, prest egon Kattalin, Maialen, Unax eta Aritz.
Eskerrak Mungiko Nagusiak animatu zirela kontzertura eta hona hemen froga : Sky Fall kanta , zoragarria ezta ?

http://www.youtube.com/watch?v=bNzY4DET6Gc&feature=youtu.be



 Espero uda oso ondo pasatzea , deskantsatu , jolastu, familiakin egon, hondartzara joan , bidaiatu , nahi dozuen guztia egin dezakezue , eta espero bebai noizbait biolontxeloa hartzea jotzeko eta disfrutatzeko.

Hamen uzten dizuet beste bideo bat , txelista baten udako plana bere biolontxearekin . Dibertigarria da , baina mesedez , oso inportantea ez egin bideoan agertzen diren gauzak bale ?? ;)


Ondo pasaaaaaaaaaaaaaaa !!!!!!

2013/06/17

Azken asteko Txanpa!!

Hasteko, beste asteko kontzertuen argazki bi uzten dizkizuet. Ondo egon ziren ,ezta?
.

Bermeoko txeloak gero eta potenteagoak eta Mungiko txikiek, Twinkle Twinkle kanta arkua eta hatzamar guztiek batera jo zuten , izugarria aurrerapena kurtso osan zehar!!Zorionak benetan!


Dakizuenez , oraindik kontzertu gehio falta dira, eta ez dakit zuek, baina nik kriston gogoak ditut ekainak 19ko kontzerturako, danok batera, kanta guztiak, errepikapenak, lasaitasuna,...!!!Iuju..


Gainera txelo boskotearen kanta berriak, eta zelako kantak!!  "Prest flipatzeko"?? 

Mesedez , guzti hau ondo ateratzeko azken esfortsua egin behar dogu, beraz ikasi kantak ondo eta kontzertuan gozatzera!





2013/06/03

Kurtsoa amaitzear dago. Arin pasa da, ezta ? 
Ospatu beharreko gauza denez eta musikariak garenez kontzertuak "a tutiplen" egingo ditugu !;)

Hamen uzten dizuet Aritzen lehen kontzertuko argazki bat , primeran egin zuen "Mosqueperros" kanta !


Orain beste guztion txanda : 
- Bermeon, Talde kontzertua bihar eta Nagusien kontzertua ekainak 18.
- Mungien, Mugire txokoan kontzertu bat falta da (ekainak 14) eta kurtso amaierakoa ekainak 21, danok kalera!

Baina, Musikaldiko "arantza" kendu behar dogunez , Ekainak 19 danok batuko gara Bermeoko Santa Eufemiako klaustroan . Orain bai , kanta guztiak , errepikapenekin ,... beraz gozatzera!

 Osanek esaten dauen moduen " Txeloa buruan eta ibili munduan" :)

Animo ekipo !