ONGI ETORRIAK!

Kaixo danori!
Ongi etorriak ikasleen topagune honetara; asmoa berriak, zuen bideoak eta argazkiak eskegitzea da; holan gure dozuenean ikusi zaitezkete eta urteak pasata ikusiko dozue zelako eboluzioa euki dozuen. Gainera gurasoei eta lagunei erakutsi ahal diezu!
Enjoy!

2014/05/26

Azkenengo Txanpa!!


Kaixo danori!!Kurtsoa amaitzear dago, azkenengo klaseak eta horrekin azkenengo kontzertuak. Hona hemen hiruhilabete honetan egin beharreko guztiak:

- Maiatzak 27 Nire Lehen Kontzertua Bermeon, beraz IRUNE eta MAIALENEN txanda iritzi da txelista bezala estrenatzeko, ikusiko dozue ze ondo egiten duten, animo artistak !!!;)

- Maiatzak 31 Hari Topaketara goaz, aurten Andoainen. Jakin 180 musikari batuko garela, eta hoietatik 30 biolontxelo guztira, ta gu 16 gera, beraz Aupa GU!!!!Azkenengo esfortzua egin behar dozue Andoainen Mungi-Bermeoko txeloekin flipatzeko. Animo!

-Ekainak 3: "Musika Kalean" Bermeon eta "Negua Joan da Ta" kanta egingo dogu. Mungian exitoa izan zan ta Bermeon seguru berdin.

-Ekainak 9 Txelo kontzertua Mungian: Mungiko txikien kurtso amaiera kontzertua, eta baita ere azkenengo kontzertuak kanpora doazenentzako...ze penita!;)

- Ekainak 17 Nagusien Kontzertua Bermeon. Gero eta famatuagoak egiten ari dira Bermeoko txelo "nagusiak", aurten "My Way" kanta Saxoarekin egingo dogu...

- Ekainak 24 Mungiko "Musika Kalean": leku ezberdinetan musika entzuteko aukera izango dugu.

Ikusten dozuenez agenda "a tope" dekogu, eta gauza askotarako ez dogu ezta ensaiatu ondiño. Badakit karga gehiegi dala, baina gero beti poz pozik amaitzen dogu. Beraz animo azkenengo esfortzu eta energiarekin...Animooooooooo!!!!

Hamen oso serie famatuaren banda sonora, "Game of Thrones". Ta nola ez txeloekin eginda dago, imaginatzen dozue zeozer hoberik??jeje