ONGI ETORRIAK!

Kaixo danori!
Ongi etorriak ikasleen topagune honetara; asmoa berriak, zuen bideoak eta argazkiak eskegitzea da; holan gure dozuenean ikusi zaitezkete eta urteak pasata ikusiko dozue zelako eboluzioa euki dozuen. Gainera gurasoei eta lagunei erakutsi ahal diezu!
Enjoy!

2015/03/08

Emakume langileen eguna!

Gaur Martxoak 8 Emakume askapenerako nazioarteko eguna da.

Urtero bezala txelista ala musikari emakume bat aurkezten dizuet, aurtengoa GUILHERMINA SUGGIA txelista da.

Suggia Oporton jaio zen 1885 urtean klase erdiko familia batean. Bost urtekin biolontxeloa jotzen hasi eta gaitasun handiko umea zela berehala ikusi zuten. 12 urtekin Oportoko Orkestra baten solista zen eta Alemaniara ikastera joatea erabaki zuen. Europan kontzertu asko eskeini zituen oso kritika onekin.
Pau Casals txelista ezagutu eta bere irakaslea bihurtzeaz gain bikote egin ziren. Ez zen batere bikote normala, Suggiak argi zeukan bere helburua bizitzan eta ez zuen Casals-en emaztean bihurtu nahi beraren karrera alde batera utziz. Hau Casals-eri ez zitzaion gehiegi gustatu, eta azkenean erlazioa amaitu egin zen. Adituek diotenez "ambizio handiko bi txelista ziren etxe berdinean bizitzeko".

  Erlazioa bukatzerakoan Suggia Londresera bizitzera joan zen eta bertan arrakasta handia lortu zuen. Beran azkenengo kontzertua 1949. urtean izan zen, hil baino urtebete arinago. Sinestezina baietz?

Suggia, biolontxeloa "gizonezkoen" instrumentoa zela pentsatzen zen garaian jaio zen. Ez zuen batere errez euki baina aurrera egin zuen eta ezagutzen dugun lehenengoetariko emakume txelista profesionala dugu. Emakume txelista guztiontzat eredu da.

Hamen uzten dizuet berak egindako grabazioa, Kol Nidreien biolontxelo eta orkestrarako obra jotzen. Enjoy!

 


AURRERA BORROKA FEMINISTA!