ONGI ETORRIAK!

Kaixo danori!
Ongi etorriak ikasleen topagune honetara; asmoa berriak, zuen bideoak eta argazkiak eskegitzea da; holan gure dozuenean ikusi zaitezkete eta urteak pasata ikusiko dozue zelako eboluzioa euki dozuen. Gainera gurasoei eta lagunei erakutsi ahal diezu!
Enjoy!

2016/03/08

Emakume askapenerako nazioarteko eguna!

Kaixo danori!

Gaur Martxoak 8 Emakume askapenerako naziarteko eguna da eta urtero bezala txelista ala musikari emakume bat aurkezten dizuet, aurtengoa ANITA LASKER-WALLFISCH. 

Anita, Alemanian 1925. urtean familia judutar baten barnean jaio zen. Beraren ama biolinista zen, eta hori dela eta Anitak eta bere aizpak txikitatik hezkuntza musikala euki zuten, Anitak beranduago txeloa aukeratuko zuelarik.

Eskolan judutar izateagatik arazoak eukitzen hasi ziren, eta aitak txelo ikasketekin jarraitu ahal izateko Berlinera eraman zuen . Baina garai ikaragi gogorrak ziren judutarrentzako, azkenean gurasoak eta familia gehiena konzentrazio kanpo batera eraman zituzten eta bakar bakarrik gelditu ziren aizpa eta biak, 16 urterekin gurasoak ez zituen berriz ikusiko.

Alemaniarrek inprenta batean jarri zuten "lanean", eta arazo batzuen ostean Auschwitz konzentrazio kanpora eraman zuten. Garai horretan, danak argi zeukaten hor sartzen zirenak ez zirela berriz inoiz aterako, baina gure Anitak musikari esker bizitza salbatu zuen. 

Auschwitzen EMAKUMEEN ORKESTRA bat osatu zen eta Anita bertako txelista izan zen, horri esker, leku ilun eta triste horretan besteak baino bizitza "lasaiagoa" eramateko aukera izan zuen: egunero janaria zeukan eta pribilegio txiki batzuk.  

Hortik beste kanapamendu batera eraman zuten eta azkenik guda amaitu eta askatasuna lortu zuen, eskerrak!

Geroztik, bere bizitza disenatzeko aukera izan zuen, txelista profesioanalean bihurtu eta bere familia berri bat osatzeko aukera izan zuen.

Borrakalari hutsa gure Anita, zelako bizitza gogorra, ezta?




Holako emakume asko bizi izan dira eta bizi dira: zapalduak, eskubide gutxiekin eta abar luze batekin. Horregatik feminismoa da bide bakarra!

AURRERA BORROKA FEMINISTA!