ONGI ETORRIAK!

Kaixo danori!
Ongi etorriak ikasleen topagune honetara; asmoa berriak, zuen bideoak eta argazkiak eskegitzea da; holan gure dozuenean ikusi zaitezkete eta urteak pasata ikusiko dozue zelako eboluzioa euki dozuen. Gainera gurasoei eta lagunei erakutsi ahal diezu!
Enjoy!

2015/06/17

Ohianeko musika

Kaixo denori!

Kurtsoa ia amaitu da, baina orain beste proiektu batekin natortzue.

Askok badakizue Bolivian egon nintzala ohian barnean dagon Musika Eskola batean klaseak emoten. Proiektu horrek 20 urte dekoz, eta urtero bertan sortu dan Ensambleak diska berri bat ateratzen du, gero Europa eta Hego Amerikan bira musikala egiten dutelarik.
Disken salmentarekin Musika Eskola mantendu ahal izaten dute, eta oraingoa laguntza bila daude bostgarren diska atera ahal izateko. 
Norbait animatzen bada idatzi emailara, bestela ezagutu mutil eta neska hauek, kriston lan musikal polita egiten dabie lilura oso berezia duen herrian.