ONGI ETORRIAK!

Kaixo danori!
Ongi etorriak ikasleen topagune honetara; asmoa berriak, zuen bideoak eta argazkiak eskegitzea da; holan gure dozuenean ikusi zaitezkete eta urteak pasata ikusiko dozue zelako eboluzioa euki dozuen. Gainera gurasoei eta lagunei erakutsi ahal diezu!
Enjoy!

2012/12/25

EGUBERRI ON danori !
Zelan Olentzeroa ? Biolontxelorik ekarri ahal du ? Musika ,  jolasak ? Ze ondo ezta ?

Nik hamen uzten dizuet beste eguneko estrenaldiaren argazki bat ! Primeran egon ziren kontzertu guztiak . Zorionak danori !


Amaitzeko , holako egunak musika bereziarekin ospatu behar dira . Hemen nire proposamena : gabon kanta bat , folkia eta martxosa ; bibolina, biolontxeloa, pianoa eta??Zuek asmatu!

2012/12/17

Kaixo danori!Gutxi barru Gabonak izango dira : familia artean egoteko momentuak, oporrak, Olentzeroa, Erregeak, Urte berria,... Eta guk be ospatuko dugu kanta politekin . Hona hemen aste honetan egingo diren kontzertuak , animatu zaitezte ikustera :

- Martitzena 18 Bermeon :  arratsaldeko 7:30etan Santa Eufemia Eleizan Gabonetako Kontzertua egingo da , bertan txeloen taldea ikusteko aukera izango duzue .

- Eguaztena 19 Mungian : hiruhilabetea amaitzeko kontzertu ezberdinak ospatuko dira Mugire Txokoan eta Zaharren egoitzan ; bertan txeloak joko dute talde ezberdinetan ala bakarlari moduan . Aipatu beharra dago aurtengo txelista berrien lehenengo kontzertua izango dela , beraz Kattalin , Maialen eta Unax txeloa jotzen ikusteko aukera izango dugu .

Interesgarria dana ezta?Animatu eta gozatu!!


2012/12/14


Berandu iritzi da, baina hamen dituzue Santa Zezili  kontzertuaren partaideak!

Oso ondo atera zen dena, ikusi ze pozik zeuden!