ONGI ETORRIAK!

Kaixo danori!
Ongi etorriak ikasleen topagune honetara; asmoa berriak, zuen bideoak eta argazkiak eskegitzea da; holan gure dozuenean ikusi zaitezkete eta urteak pasata ikusiko dozue zelako eboluzioa euki dozuen. Gainera gurasoei eta lagunei erakutsi ahal diezu!
Enjoy!

2014/01/20

Kaixo!!

Gaur gehienok jaso dozue Jabiren email bat super plan bat proposatzen. 
Plana Urtarrilak 30 ala 31errako da, Euskalduna Jauregian Asier Polo txelista BOS Orkestrarekin ikusteko.

Ez dakit Asier Polo ezagutzen dozuen ala ez, baina jakin Bilbotarra dala eta Estatu mailan txelistarik onenetarikoa. Europa osoan oso ezaguna da eta benetan txelista bikaina. Teknika ezin hobea eta sentikortasun handikoa da Asier.
 Nire ustez bere biolontxeloarekin guztiz bat egiten du, soinu ezin hobeagoak ateraz, ileak zutituz lehenengo notatik azkenengorarte, apartekoa da!

Benetan aukera itzela dala!Plan zoragarria familian, lagunekin ala txelisteen artean egiteko.
Momentuz Bermeotik ta Mungutik batzuk aninatzen gara, sarrera barik geldituko zara?

Animatu!!

Linka eskaintza bereziarekin: