ONGI ETORRIAK!

Kaixo danori!
Ongi etorriak ikasleen topagune honetara; asmoa berriak, zuen bideoak eta argazkiak eskegitzea da; holan gure dozuenean ikusi zaitezkete eta urteak pasata ikusiko dozue zelako eboluzioa euki dozuen. Gainera gurasoei eta lagunei erakutsi ahal diezu!
Enjoy!

2013/10/30

Aspaldiko maldiko!

Nahiko utzita neukan gure bloga , baina urte bat zaharragoa naz eta pentsatu dot momentu ona dala hau martxan jartzeko!
Batzuk dakizuenen gudan nabil nere Tiroidearen kontra, eta "Rifi-Rafe" honek energi pilo kentzen ari dit . Baina lasai egon, irabazle bakarra dago hemen eta ni naiz ;)

Kurtsoa hasi da, batzuk primeran hartu dozue martxa, baina beste batzuei kostatzen ari zaizue, beraz ANIMO! Ikasketa da gure bide bakarra gauzak lortzeko!

Aurten 4 fitxaje berri ditugu, gitxi barru aurkeztuko dizkizuet. Oraingoan danak neskak, beraz ONGI ETORRIAK eta animo txeloarekin, ikusiko dozue ze polita dan musikaren bidea.

Pena handiz gelditu nintzan azkeneko urteko kontzertuagaz, beraz aitortu behar dizuet "Irteera Kontzertu"-a prestatzen ari naizela iazko programa gustora eta lasaitasunez jotzeko.  Danok prest? Pixkanaka informazioa emoten joango naz , baina danak apuntatzen gara, ezta?

Amaitzeko aurkezten dizuet nere "famili musikaleko" kide berria, gazteena eta modernoena, Rock and Rolleatzeko pixka bat!jeje. Berezia ezta? Dena den, betiko txeloak ematen dizun sentsazioa honekin galdu egiten da, beraz, egurrarekin gelditzen naz .



ANIMOOOOOO EKIPO!!!!