ONGI ETORRIAK!

Kaixo danori!
Ongi etorriak ikasleen topagune honetara; asmoa berriak, zuen bideoak eta argazkiak eskegitzea da; holan gure dozuenean ikusi zaitezkete eta urteak pasata ikusiko dozue zelako eboluzioa euki dozuen. Gainera gurasoei eta lagunei erakutsi ahal diezu!
Enjoy!

2014/11/12

Aspaldiko maldiko!!

Kaixo danori!!

Lehenik eta behin barkatu, bloga azkenengo aldian nahiko ahaztuta daukat eta martxan jarri behar dot berriz.

Oraingoan berriak emotera natorkizue, kurtsoko 3 hilabete pasa dira eta kontzertuak martxan jarri beharko ditugu ezta?

Aurtengo egoera pixkat aldatu da eta "txelista txiki" pilo ditugu, Mungien 3 berri (Ilia, Andoni eta Jaime) eta orokorrean 8-11 tarteko 13 ikasle zarie. Errekorra!!!
Hau ikusita, nire buruai burututako galdera izan zen, "zergatik ez zuen kontzertu bat?"

Erantzuna eta emaitza barikuan bertan ikusteko aukera izango duzue, Bermeo eta Mungiko "etorkizuneko txelistak" Mugire Txokoan batuko dira arratsaldeko 7:30h etan kontzertua emoten. Aurten hasi direnetik bostgarren kurtsoan dagoenerarte, holan ikusiko duzue zelako aurrerapenak ematen diren kurtsoak aurrera egiten duten einean eta ikasten den einean. Gogoratu, hamen ez dago sorginkeririk, gure goiburua ikasketa da!

Oso pozik nago danekin, zergatik?Barikuen argi ta garbi entzun eta ikusiko duzue.

Amaitzeko bideo berezi bat uzten dizuet, beitu zer gertatu zitzaion txelista bateri hegazkin barruan!!Duo oso polita sortu zen, zer iruditzen? J. S. Bach-en bertsio berezia eta polita.


Gutxi barru informazio gehiagorekin itzuliko naiz...


P.D: Guraso agurgarriak, gogoratu bloga zuen seme alabei erakustsi behar diezuela; danok disfrutatzeko baita. ;)