ONGI ETORRIAK!

Kaixo danori!
Ongi etorriak ikasleen topagune honetara; asmoa berriak, zuen bideoak eta argazkiak eskegitzea da; holan gure dozuenean ikusi zaitezkete eta urteak pasata ikusiko dozue zelako eboluzioa euki dozuen. Gainera gurasoei eta lagunei erakutsi ahal diezu!
Enjoy!

2014/03/07

Martxoak 8

Dakizuenez Martxoak 8 Emakumeen Askapenerako Nazioarteko eguna da.

Urteak pasatzen doaz eta pixkanaka gauzak lortzen goaz, baina ondiño desberdintasun asko egoten dira: soldatan, lan-baldintzetan, etxeko lan orduen banaketan, mailaz-igotzeko aukeretan eta mila kasuetan.

Irakaskuntzan adibidez, bigarren hezkuntzan bereziki, textu liburuetan ez dira ia emakumerik aipatzen: haien asmakuntzak, musika, artea,... Azken finean,  emakumeok munduari emandako aberastasun kulturala, politiko ta soziala jakinarazi beharko ziguten eta zergatik falta hori?
Neska gazteak aurrera egiteko emakumeen erreferenteak behar dituzte eta zihur egon asko daudela. (Virginia Wolf, Marie Curie, Frida Kahlo,...)

Iazko blog sarrera Jaqueline Dupréri eskeni nion. Aurtengoa beste super txelista emakume bateri; gaur egun fama handikoa, gaztea, Argentinarra eta Europa osoan kontzertuak emoten dagoena :SOL GABETTA.
Bertan usten dizuet beraren bizitzari buruzko informazioa eta bideo batzuk.




Aurrera Borroka Feminista!!