ONGI ETORRIAK!

Kaixo danori!
Ongi etorriak ikasleen topagune honetara; asmoa berriak, zuen bideoak eta argazkiak eskegitzea da; holan gure dozuenean ikusi zaitezkete eta urteak pasata ikusiko dozue zelako eboluzioa euki dozuen. Gainera gurasoei eta lagunei erakutsi ahal diezu!
Enjoy!

2014/08/03

Zelan oporrak!!??

Gaur aita batek idatzi dit "gomendio txelistikoa" egiteko eta konturatu naiz nahiko ahaztuta neukala bloga, kurtso amaierako agur barik ta ezer barik....Beraz, pentsa dot nagikeria kentzeko momentua iritzi dala!

Kurtso berezia aurtengoa baina primeran amaitu da. Hurrengo urtean hiru txelista berri eukiko ditugu, baina  Kerman ta Mikelek uzten gaituzte: Mikel urtebeterako eta Kerman denbora luzerako, Bartzelonara ikastera baitoa ...snif snif!!Asko faltan botako zaituztet ta zaituztegu bene-benetan!!

Zelan bidaiak?Ala hondartza,txirrindua, eta milaka udako planak?Badakit batzuentzako uda gogorra izaten ari dala, beraz ANIMO!!!

 Beno ba, besterik gabe uzten dizuet Radiohed Taldearen kanta polit hau, txelorako bertsioan. 
Aprobetxatu azkenengo hilabetea zeta gero holako gauzak egiten hasi beharko gara. 
Nik ideia pilo ditut buruan, beraz proposamenak, hau bezela, asko eskertzen dira.

Primeran pasa ekipo!