ONGI ETORRIAK!

Kaixo danori!
Ongi etorriak ikasleen topagune honetara; asmoa berriak, zuen bideoak eta argazkiak eskegitzea da; holan gure dozuenean ikusi zaitezkete eta urteak pasata ikusiko dozue zelako eboluzioa euki dozuen. Gainera gurasoei eta lagunei erakutsi ahal diezu!
Enjoy!

2013/12/29


URTE BERRI ON DANORI!!!!

Berria naz programa honekin eta oraindik asko hobetu behar dot, baina hamen nere "oparitxoa" 2014. urtea energiagaz hartzeko!!

Ongi etorriak eta animo aurtengo berriei : Malen, Irune, Maialen eta Teresari

Besarkadi handi bat ekipo!


2013/12/16

Laister Gabonak!!

Kaixo!!
Zelan aste hauek?Gustora ordezkoekin? Espero baietz.

Gabonak iristear daude eta hauekin oporrak, baina aurretik, beti gure "Gabon Kontzertuak" daude ; Olentzeroak eta Erregeek ikus dezaten zenbat lan egin dogun ta jakiteko ondo porta garen ala ez...;)
Aurten pena, bakizue Bermeon 8 txelo batera joko zenutela, "estreno mundiala" baina ezin izango da, eskerrak nagusiak (eta autonomoak) animatu direla jotzen.  Hortaz aparte, Jabi solista moduan arituko da  Tchaikovskyren "Zisneen Aintzira" jotzen.
Eta Mungian berriz, normalean kontzertuetan maila ezberdinetako txelo ugari ikusteko aukera egoten da , baina pena handiarekin aurten ez dogu horrelakorik ikusiko. Ezkerrak bi kontzertuetan txelo bana eukiko dogula, Mikel eta Nora .

Egon lasai, kontzertu asko daude ondiño, beraz asko ikasi gabonetan bueltan "a tope " hasteko.

Uzten dizuet bideotxo bat. Hau izan da nire azkenengo ekarpen musikala: "Munduko Alabak". Emakumeei eskenitako kanta hau lagun batek egin du, Oier Aldekoak eta Yogurinha Borovaren diska berrian dago. Yogurinha Borova Bilboko Drag-queena da, eta bere ekitaldiak aparte diska ezberdinak argitaratu ditu.

Guzti honen ondorioa: musikaz gozatzea! Eta berdin dio ze estilo musikan zeta txeloa beti ederra gelditzen da.

Begiratu hirugarren minututik aurrera , ezaguna egiten zaizue neska? Sorpresa!!!
(ezin dot bideoa ondo eskegi, beraz klikatu ta youtubera eramango zaituzte, ala youtube ta kopiatu linka)

http://www.youtube.com/watch?v=SK5afg01g78&feature=youtu.be