ONGI ETORRIAK!

Kaixo danori!
Ongi etorriak ikasleen topagune honetara; asmoa berriak, zuen bideoak eta argazkiak eskegitzea da; holan gure dozuenean ikusi zaitezkete eta urteak pasata ikusiko dozue zelako eboluzioa euki dozuen. Gainera gurasoei eta lagunei erakutsi ahal diezu!
Enjoy!

2013/05/13

Zelako egun polita Oriokoa , ezta?
 220 biolin , biola , biolontxelo eta kontrabaxu batu ginen egun zoragarri baten. Kanta politak, eta betikolez  gustora zaudenean , "ti-ta" baten pasa zan kontzertua.

Jakin antolatzailearengana joan nintzala zoriontzeko eta neskak esan zidan "zu zara Yurena? Zelako makina , irakurri gendunean 16 biolontxelo ekarriko zenituzkela arrituta gelditu ginan; aupa Bermeo ta Mungia". Dana zuen esfortzuagatik posiblea da , beraz zorionak Makinak!
Eskerrak blogeko aurreko sarreran utzitako komentarioengatik ere, indar pilo ematen dute musikaz disfrutatzen jarraitzeko. Askotan bidea gogorra eta astuna da, baina gero sentitzen dozun poztasuna ezin da azaldu . Guraso, neba-arreba eta lagun guztiei gonbidatzen zaituztet Musikaren "poderioa" sentitzera!!

Mila mila milesker!!!!!!!!!!

Hemen uzten dizkizuet Balearen bertsoak eta Encore kanten bideoak . Enjoy!





2013/05/10

Ta Orioko topaketa iritsi da!!

Biher danok Oriora goaz  190 musikari topatzeko : biolinak , biolak , biolontxeloak eta kontrabaxuak!!

Jakin , guztira 11 goazela , Mungitik txelo talde handiena ,  beraz  ZORIONAK makinak!!

Badakit lan asko izan dala , Musikaldia eta jarraian ia Orioko topaketa , baina azkenien lortu dozue!! Batzuk , kanta guztiak joko dituzue eta beste batzuk bidetik gelditu zarie, hurrengoan bakizue "kaña" geiho ta listo :)

Dena den oso pozik nago! Negarti asko egon dira bidetik "nik hori ezin dot egin", "buff !hain arin?inposible!"....eta azkenean lortu dozue, ikusten!! Esfortzuarekin eta konstante izaten gauzak azkenien ateratzen dira!

Nere omenaldi txikia taldeko nagusienari! Hasieran eman nizkion partiturak eta saiatu zan egiten ta berehala "negarrez" etorri zitzaidan esanez hori ezinezkoa zala berarentzat , ez dakila solfeo eta taldean jotzea asko kostatzen zaiola , bla bla bla!!" Baina Musikaldi ostean , danok batera jo gendula "taldearen indarra" erantsi zenioten eta 3 aste falta zirela esan zidan saiatuko zala kantak egiten . Eta 3 astetan kanta guztiak egin ditu eta oso ondo!! Zorionak Jabi, makina!

Buruan dekoguz gure limite guztiak , hoeik askatu ta listo!!! Danok esfortzuarekin edozer gauza egin dezakegu!

Animo ekipo ta zorionak danori!!!!!!!!