ONGI ETORRIAK!

Kaixo danori!
Ongi etorriak ikasleen topagune honetara; asmoa berriak, zuen bideoak eta argazkiak eskegitzea da; holan gure dozuenean ikusi zaitezkete eta urteak pasata ikusiko dozue zelako eboluzioa euki dozuen. Gainera gurasoei eta lagunei erakutsi ahal diezu!
Enjoy!

2013/05/10

Ta Orioko topaketa iritsi da!!

Biher danok Oriora goaz  190 musikari topatzeko : biolinak , biolak , biolontxeloak eta kontrabaxuak!!

Jakin , guztira 11 goazela , Mungitik txelo talde handiena ,  beraz  ZORIONAK makinak!!

Badakit lan asko izan dala , Musikaldia eta jarraian ia Orioko topaketa , baina azkenien lortu dozue!! Batzuk , kanta guztiak joko dituzue eta beste batzuk bidetik gelditu zarie, hurrengoan bakizue "kaña" geiho ta listo :)

Dena den oso pozik nago! Negarti asko egon dira bidetik "nik hori ezin dot egin", "buff !hain arin?inposible!"....eta azkenean lortu dozue, ikusten!! Esfortzuarekin eta konstante izaten gauzak azkenien ateratzen dira!

Nere omenaldi txikia taldeko nagusienari! Hasieran eman nizkion partiturak eta saiatu zan egiten ta berehala "negarrez" etorri zitzaidan esanez hori ezinezkoa zala berarentzat , ez dakila solfeo eta taldean jotzea asko kostatzen zaiola , bla bla bla!!" Baina Musikaldi ostean , danok batera jo gendula "taldearen indarra" erantsi zenioten eta 3 aste falta zirela esan zidan saiatuko zala kantak egiten . Eta 3 astetan kanta guztiak egin ditu eta oso ondo!! Zorionak Jabi, makina!

Buruan dekoguz gure limite guztiak , hoeik askatu ta listo!!! Danok esfortzuarekin edozer gauza egin dezakegu!

Animo ekipo ta zorionak danori!!!!!!!!


5 comentarios:

  1. Zorte on danori eta disfrutatu eguna!
    Aupa txelistak!
    Iratxe

    ResponderEliminar
  2. Pasatu da atzo euki dogun egun eguzkitzue eta horaindik bihotzeko taupadak sentitzen dot topera atzoko giroa gogoratzen.
    Pasada bat zen 200 baiño gehiago musikaria elkar entzutea. Ze izango zan leku sarratu baten izan bazen... Lo demolemos jeje!
    Bihotzetik ezkerrak nahi dot eman gure Irakasle Yurenari.
    Daukazulakon dedikazio itzela guztiokin eguneroko klaseetan lortzen dogu gutxika gure elburua, musika egitea.
    Atzo batez ere eta lo gutxi eginda besperan Basaurin egindako kontzertuari esker, denan zain egon da a tope, eta pillo bat jende esan gara Mungia eta Bermeotik.
    Begira, alderantziz gure atzean zegon Donostiko mutiko batzuk eta haiek Irakasle gabe etorri ziren..... Ba honei be gure Yurek zaindu dabe kontzertu osoan. Bateri zubia finkatu, besteari pika, afinatu instrumenduak, aholkoak eta jotzen gabezela akatzak korregitzen, esaten Fa sostenidoak direla, etabar.....
    Ahiek esango dabe, hori bai dela Irakaslea, baiña "se siente" gurea da zorionez.
    Bueno ba hori ezan nahi nuen eta seguraski denok sentintzen dogu gauza bera.
    Milla esker eta orain hurrengoa prestatzen...
    Edonorrek lortzen badu atzoko grabaketarik, mesedez kompartitu.

    Gora Txeloak!.

    Laister gure Norak txelo barriakin, Zorionak! Merezi dozu, bai neskato!

    ResponderEliminar
  3. Bai zorragarria izan zela¡¡¡.
    Publikoa hunkituta egon ginen hangoa entzun eta ikusteaz. Askok, zelan da posible inoiz batera entsaiatu ez duten 200 musikajolea hain polito jotzea?, galdetzen zuten. Magia zirudien. Egia da musika magikoa dela, baina horrela irtetako pertsona askoren lana eta ahaleginak behar dira.
    Zorionak ikasle guztieei, oso lan polita egin duzue eta guk primeran pasa genuen zuen musika entzuten.
    Eskerrik berezienak gure Yurenarentzako bere lana, jarrera, ilusioa, emozioa eta guztiok momentu magikoetara eramateagatik.
    Zein da hurrengoa?.
    Ainhoa

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Zurekin den denean adoz nago Ainhoa.
      Oraindik flipatuta nago, hodein baten gainean bezala, jaja.
      Hau bai da "droga" zoragarria.
      Agurrak denontzako.

      Jabi

      Eliminar