ONGI ETORRIAK!

Kaixo danori!
Ongi etorriak ikasleen topagune honetara; asmoa berriak, zuen bideoak eta argazkiak eskegitzea da; holan gure dozuenean ikusi zaitezkete eta urteak pasata ikusiko dozue zelako eboluzioa euki dozuen. Gainera gurasoei eta lagunei erakutsi ahal diezu!
Enjoy!

2013/06/03

Kurtsoa amaitzear dago. Arin pasa da, ezta ? 
Ospatu beharreko gauza denez eta musikariak garenez kontzertuak "a tutiplen" egingo ditugu !;)

Hamen uzten dizuet Aritzen lehen kontzertuko argazki bat , primeran egin zuen "Mosqueperros" kanta !


Orain beste guztion txanda : 
- Bermeon, Talde kontzertua bihar eta Nagusien kontzertua ekainak 18.
- Mungien, Mugire txokoan kontzertu bat falta da (ekainak 14) eta kurtso amaierakoa ekainak 21, danok kalera!

Baina, Musikaldiko "arantza" kendu behar dogunez , Ekainak 19 danok batuko gara Bermeoko Santa Eufemiako klaustroan . Orain bai , kanta guztiak , errepikapenekin ,... beraz gozatzera!

 Osanek esaten dauen moduen " Txeloa buruan eta ibili munduan" :)

Animo ekipo !

No hay comentarios:

Publicar un comentario