ONGI ETORRIAK!

Kaixo danori!
Ongi etorriak ikasleen topagune honetara; asmoa berriak, zuen bideoak eta argazkiak eskegitzea da; holan gure dozuenean ikusi zaitezkete eta urteak pasata ikusiko dozue zelako eboluzioa euki dozuen. Gainera gurasoei eta lagunei erakutsi ahal diezu!
Enjoy!

2013/06/27

Oporrak!!

kaixo ! Zelan oporretan ?

Kurtso amaiera berezia izan da aurtengoa, kontzertu eta ilusio asko azkenengo "txanpa" honentzako baina azkenien dana galdu dot . Aste berezia , zuek kontzertuetan ta ni ospitalean, ta oin etxean "lasai lasai" egoteko errezetarekin eta pilula pilo hartzen egunero. Bizitzako sorpresak! Baina lasai ondo nago .

Pena handiena Bermeoko kontzertuagatik , danok batera berriz batzeko aukera bertan behera gelditu zan . Baina beno, hurrengo urtean egin beharko dogu , ezta ? Gainera aurtengo berriak jakitunak izango direnez taldera batuko ditugu ! Beraz, prest egon Kattalin, Maialen, Unax eta Aritz.
Eskerrak Mungiko Nagusiak animatu zirela kontzertura eta hona hemen froga : Sky Fall kanta , zoragarria ezta ?

http://www.youtube.com/watch?v=bNzY4DET6Gc&feature=youtu.be



 Espero uda oso ondo pasatzea , deskantsatu , jolastu, familiakin egon, hondartzara joan , bidaiatu , nahi dozuen guztia egin dezakezue , eta espero bebai noizbait biolontxeloa hartzea jotzeko eta disfrutatzeko.

Hamen uzten dizuet beste bideo bat , txelista baten udako plana bere biolontxearekin . Dibertigarria da , baina mesedez , oso inportantea ez egin bideoan agertzen diren gauzak bale ?? ;)


Ondo pasaaaaaaaaaaaaaaa !!!!!!

1 comentario:

  1. Aupa Yure,
    Urtero gauza bera pasatzen da. Batetik pozik oporrak datozelakon norberak gehiena gustatzen zaiona egiteko, baiña bestetik musika klaseko "saltzan" faltiegaz. Aurten kurtso amaiera ez du betetu nahi izan dogun moduen, baiña oraindik musikalki behintzat gaztiok gara jeje, eta etorriko dira aukerak denok elkartzeko Mungia ete Bermeokuek. Iha noiz egiten dogun ere bazkariaren bat.
    Orain garrantsitsuena da zu ondo osatutie, eta gero oporretari "kaña" heman beharbadan.
    Bueno neska-mutillek besarkada handi bat eta ondo pasatu.

    Jabi

    ResponderEliminar