ONGI ETORRIAK!

Kaixo danori!
Ongi etorriak ikasleen topagune honetara; asmoa berriak, zuen bideoak eta argazkiak eskegitzea da; holan gure dozuenean ikusi zaitezkete eta urteak pasata ikusiko dozue zelako eboluzioa euki dozuen. Gainera gurasoei eta lagunei erakutsi ahal diezu!
Enjoy!

2016/02/09

BERRI ONAK

Kaixo danori!

Gaur albiste on dakarkizue: June gure ikaskidea EIO (Euskadiko Ikasleen Orkestra) txikian sartu da!

Orain bi hilabete frogen berri eman eta parte hartzen animatu nuen. Bidea ez da xamurra izan, asko ikasi behar da halako froga bat gainditzeko, ikas prozesu trinko eta zorrotza da. Hala, gauzak ezin dira edonola egin, asko eskatu behar baitiozu zeure buruari. Sarritan frustrazioa eta desmotibazioa sentitu ditzakezu, bidaia gogorra da. Egun aldakorrak eduki ohi dituzu: batzutan emaitzak alde eta pozik zaude, beste batzuetan lan eskasa...haserreak, negarrak.

Helburua argia da, bakarra. Eta Junek lortu du.

Halakoa da musika: gogorra. Frustrazioa batzutan bidelagun edukitzea motibagarria ere bada, aurrera egiteko akuilua. Pozik gaude aukera berri ugari zain dituelako; biolina, biola, kontrabaxu, tronpa, tronpeta, fagota, oboea, perkusioa...hamaika musika tresna, eta hamaika ikasle berrirekin jotzeko aukera edudiko du, non eta Orkestra Sinfoniko batean! hura marka, June!

Besteoi eupada handi bat bidali nahi dizuet, oxala Juneren bidea zuen inspirazio iturri izatea.
Non goga, han zangoa...ibiliz egiten baita bidea eta geurean ikasi beharra dago emaitzak lortzeko.
Zorionak, June. Gozatu gu guztion partez!




Jarraian kontzertuetako datak, inor animatuz gero:

- Apirilak 2, 19:30etan Gasteizko Kontserbatorioan.
- Apirilak 3, 12:30etan Leidor Antzokia (Tolosan)

2 comentarios:

  1. Zorionak June! Esfortsuak sari handia ekarri deutsu-eta. Zorte on zure ibilbide barrian orkestra sinfonikoaren barruan!

    ResponderEliminar
  2. Zorionak June !!! Egindako lana merezi izan dau.
    zorionak ere Yurena, Ainhoa eta hor egunero lanean zagozien guztiei.
    Horrela jarraitu !!!!


    Osane

    ResponderEliminar