ONGI ETORRIAK!

Kaixo danori!
Ongi etorriak ikasleen topagune honetara; asmoa berriak, zuen bideoak eta argazkiak eskegitzea da; holan gure dozuenean ikusi zaitezkete eta urteak pasata ikusiko dozue zelako eboluzioa euki dozuen. Gainera gurasoei eta lagunei erakutsi ahal diezu!
Enjoy!

2014/02/10

Berri onak!

Kaixo ekipo!!Hasteko esan behar dut hilabete honetan kontzertu ezberdinak entzuteko aukera izango dugula:
-Martitzena 11: Bermeon 8-11 urtekoen kontzertua. Aurtengo gaia Animaliak, beraz  Aritz Krokodriloa izango da, Itsaso Foka eta Nerea "Eskeletoa".
- Astelehena 24: Mungien txelisten kontzertua egongo da. Egun honetan bereziki txikiak egongo dira kontzertuan eta Malen eta Theresaren estrenoa entzuteko aukera izango dugu!
- Bariku 28 : Mungien Inauteri kontzertua egiten da, hamen bakarlariak eta txelo taldea entzuteko aukera izango dugu, berezitasuna mozorraturik joan behar direla :)

Argazkiak eskegiko ditut kontzertuen berri eukitzeko.

Bueno, eta orain super berri on bat!!!Aurten berriz Maiatzak 31 HARI TOPAKETA egingo da, iaz Orion ta oraingoan Andoainen. Animatuko gara ezta??Gogoratu zelako egun polita pasa gendun....
Kasu honetan goizez izango da, eta iazko partiturak pixkat zailak baziren aurtengoak...ejem, ejem...Baina pixkana egiten joango gara; ikusi iaz zelako lana egin zenuten baina saria? ezin da hitzen bidez azaldu.
 Beraz, animo!!!

Ekin gogor eta joan atrilak prestatzen ;)


No hay comentarios:

Publicar un comentario