ONGI ETORRIAK!

Kaixo danori!
Ongi etorriak ikasleen topagune honetara; asmoa berriak, zuen bideoak eta argazkiak eskegitzea da; holan gure dozuenean ikusi zaitezkete eta urteak pasata ikusiko dozue zelako eboluzioa euki dozuen. Gainera gurasoei eta lagunei erakutsi ahal diezu!
Enjoy!

2014/02/17

Musika-Música

Kaixo danori!

Aurten berriz, Musika-Música Bilbora dator. Agian norbaitek ez du ezagutzen musika jaialdi hau, baina Bilbon urtero ospatzen den "Musika klasikoko" jaialdia da, urte bakoitza garai bateri dagokio eta aurtengoan BEETHOVEN eta BRAMHS-en obrak izango ditugu.

Europa osoko musikari eta Orkestra ezberdinak datoz. Beraz, orkestra entzuteko aukeraz gain, koroak, solistak eta kamara musika (musika talde txikiak,2-4 musikari) entzuteko aukera izango dugu.

Euskalduna Jauregiko 5 areto ezberdinetan ospatzen da eta sarrerak 5 eurotik 9ra doaz, ultramerke benetan!!

Nire gomendia kamara musika entzutera joan, aukera gutxi daude holako kontzertuak entzuteko eta. 
 Asier Polo berriz dator Beethovenen Trioak jotzen, eta beste primerako txelistak egongo dira Sonata (Txelo-piano) ezberdinak jotzen. Kontzertu laburrak izaten dira, beraz aspertzeko aukerarik ez da egongo :)

Usten dizkizuet nire gomendioak: (kontzertuen zenbakia jarriko dizuet)

- Kamara musika :LAUKOTEAK: 
  • 12.kontzertua (Ritrata laukoteak garaiko instrumentuekin joko dute)
  • 31.kontzertua: Casals laukotea (oso oso oso osooooo onak!)Super gomendioa!!;)
  • 35.kontzertua: Casals laukotea beste programa batekin
Kamara musika: HIRUKOTEAK:
  • 30.kontzertua (Trio Pennetier-Pasquier-Pidoux)
  • 50.kontzertua (Suggia Trio)
  • 36.kontzertua: Asier Polo , Marta Zabaleta eta Massimo Spaldano Beethoveneko Trioak jotzen.
  • 62. kontzertua : 36.eko berdinak beste programa batekin. Oso gomendagarriak bi kontzertu hauek.
Kamara musika: SONATAK:
  • 38.kontzertua. (Beethovenen sonatak piano eta biolontxelorako) Txelistentzako super gomendioa 
  • 76.kontzertua (Beethovenen sonatak piano eta biolontxelorako)
- KONTZERTUAK:
  • 2. kontzertua: Beethovenen Piano, Bibolin  eta Biolontxelorako (honeri gehitu orkestra!!)
  • 21. kontzertua: Hungariar Dantzak (oso ezagunak direnak )
Hemen nire gomendioa, baina ortaz aparte kontzertu asko daude, 80 guztira eta oso interesgarriak danak. Benetan animatzen zaituztedala baten bat ikusten joatera, plan polita familagaz, lagunekaz ala bakar bakarrik egiteko. Animatu ;)

Hemen informazio guztia topako duzue:
http://www.bilbao700.com/evento/musika-musica-2014/

1 comentario:

  1. Kaixo!!Ahaztu zait esatea noiz dan Musika Jaialdia!!Barkatu!!
    Martxoko lehenengo asteburuan izango da, eta sarrerak, areto txikikoak, arin hartu behar dira, bestela berehala agortu egiten dira.
    Nik baditut nireak ;)

    ResponderEliminar